Suediako Norrbotten probintziako estrategia

Suediako Norrbotten probintziako ordezkaritza bati egin diogu harrera; burua bertako gobernadore Sven-Erik Österberg izan da, eta sei alkaterekin eta langile teknikoekin batera etorri da.

Ordezkariek Bilbao bisitatu dute, bidaia-azterketa batean, hiriaren eraldaketa, iragana, orainaldia eta etorkizuna ezagutzeko asmoz, bai eta berrikuntzako estrategia ere; izan ere, gaur egun, Norrbotteneko eskualdea esparru horretako ebaluazio- eta definizio-prozesuan murgilduta dago.

Beste hainbat bileraren artean, ordezkaritzari Bilboko alkateak egin dio harrera, eta Innobasque, UPV/EHU, Bilboko Portu Agintaritza, Automotive Intelligence Center eta IK4-Tekniker erakundeak bisitatu ditu.