Smart Secure Networks (Polonia)

GAIAren bitartez, Smart Secure Networks-eko (Polonia) Marek Ostafilek Bilbao Metropoli-30 bisitatu du, bere lana ezagutzeko eta Bilbok eta haren metropoli-eremuak izan ditzaketen erronkak eta estrategiak identifikatzeko.

Bi erakunde horiek Smart Cities for Young Generations Europako proiektuan parte hartzen dute. Proiektu horren helburua da Europako hirien eraldaketa digitalaren eta berdearen arloan gazteei ezagutzak eta trebetasunak helarazteko hezkuntza-arloko profesionalei laguntzea.