Hiri-lurraldeek etengabeko ahalegin berritzaileak eta sortzaileak behar dituzte enplegua sortzeko, garapen ekonomikoa garatzeko eta biztanleen bizi-kalitatea bermatzeko. Testuinguru horretan, Bilbao Metropoli-30 Elkarteak “Nazioarteko Mintegia. Etorkizuneko metropoliak” 4. Edizioa antolatu du, “Stay human. Be sustainable” izenpean.
Encuentros BM30 Topaketak nazioarteko adituek emandako mintegiak eta hitzaldiak dira, ezagutzaren hainbat arlotakoak. Horien helburua Bilbao Metropolitarrak gainditu behar dituen erronkak agerian uztea da, bai eta epe luzerako eta erakargarritasun intelektual handiko ideia eta proposamen teknikoak ematea ere, egoeraren ezagutzan sakontzeko azterketa- eta ikerketa-proiektuak abiarazten laguntzeko, bai eta suspertze-prozesuan lagun dezaketen eragile publiko eta pribatu guztien parte-hartzea eta lankidetza bultzatzeko ere.
Etorkizuneko Metropoliaren 2023. edizioa martxoaren 30ean, ostegunean, izango da, 9:30etik 13:00etara, Euskalduna Bilbaon, eta giza garapen jasangarriaren garrantzia agerian jarriko du, Euskadin orain arte egindako lana aurkeztuz eta, oraingo honetan, arlo horretan sentsibilizatzen lagun dezaketen eta GJHak ezartzeko ibilbidean jardunbide egokiak eskain ditzaketen nazioarteko beste adibide batzuk gonbidatuz.
Aurtengo programa goi-mailako irekiera instituzional batekin hasiko da, eta Mark Drakeford Galesko Lehen Ministroak aurkeztuko du mintegia, trantsizio demografiko eta sozialaren erronkei eta aukerei buruz hitz egiteko, Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusia den Jonan Fernándezen aurretik.
Ondoren, hiru eztabaida-saio egingo dira. Horietan, Bilbao Metropoli-30eko erakunde partaide batek eta nazioarteko txostengile aditu batek parte hartuko dute, eta elkarrekin honako gai hauekin lotutako ekimenak aztertuko dituzte: komunitate integratzaileen etorkizuna, hiri-eremuak eta iraunkortasunaren erronkak, eta metropoli bizigarrietarako hiri-plangintza.
Egitaraua (PDF) / Izena-ematea: https://forms.gle/kjVbFUdRDCskmrt27
Hizkuntzak: Ekitaldian aldibereko itzulpena egongo da.