Hiri eta Lurralde Plan Estrategikoaren XXII. Planen Topagunea

Zaragozan, maiatzaren 16an, Zaragoza eta inguruko Plan Estrategikoak (EbropolisHiri eta Lurralde Plan Estrategikoaren XXII. Planen Topagunea antolatu du. Edizio honetako eztabaidagai nagusia kulturaren eta hiri-politikaren uztartzea izan da, biztanleei bizi-kalitatea hobetuz eta bisitariei erakargarritasuna eskainiz, hirien jasangarritasuna bermatzeko.

“Cultura e innovación para unas ciudades sostenibles, integradoras” [“Kultura eta berrikuntza hiri jasangarri, integratzaileetarako”] izenburupean, kulturak hirietan dituen alderdi, faktore eta dinamika nagusiak azaldu dira, eta zelan laguntzen duen garapen jasangarriagoa lortzen. Gero, bertaratutako hirietako hainbat esperientzia eta praktika on aurkeztu dira.