50 Best sariak

Bizkaiko Foru Aldundiaren ekimenez, 50 Best sariek, gastronomiako Oscarrak deitutakoek, Bilbo/Bizkaia aukeratu dute, 2018. edizioko egoitza gisa. Bilbao Metropoli-30 Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan jarduten du ekintza batzuk babestuz proiektu honetan.

Restaurant (William Reed Business Media) aldizkari britanikoak antolatzen ditu 50 Best sariak 2002. urtetik, eta mundu osoko 50 jatetxe onenei ematen zaizkie. The World’s 50 Best Restaurants akademiak emandako botoetan oinarritzen dira sariak. Nazioarteko jatetxeen komunitatean liderrak diren mila kidek baino gehiagok osatzen dute akademia. Erakundea osatzen duen komunitatearen profila eta euren iritziak hedabideetan duen eragina dira akademia hau garrantzitsu bihurtzen duten bi ezaugarriak.

2015era arte, ekitaldia Londresen egin izan da. 2016an, New Yorkera eramatea erabaki zuten, eta 2017an, berriz, Melbournera. Europara bueltatu dira 2018ko edizioa antolatzeko, eta Bilbao/Bizkaia hautatu dute, horretarako egoitza pribilegiatu gisa.

Euskadik lau jatetxe ditu 50 jatetxe onenen zerrendan; horietako bi Bizkaian daude, eta beste biak Gipuzkoan.