Zaragozan plan estrategikoen mahai-ingurua

Bilbao Metropoli-30 elkarteak “Hiriak nola birpentsatu?” mahai-inguruan hartu du parte; bertan, PEMB Barcelona, EBRÓPOLIS Zaragoza eta IMPLAN Culiacán plan estrategikoak ere aurkeztu dira. Bilbao Metropoli-30 elkarteak Bilbao Metropolitarra 2035 hausnarketa aurkeztu du. Moderatzailea Maravillas Rojo (CIDEUko idazkari nagusia) izan da.
Hirigintzako Pentsamendu Estrategikoko Espezializazio Programaren XIII. edizioaren hasierako Aurrez Aurreko Mintegia ixteko ekitaldiaren barruan antolatu zen mahai-ingurua. Aipatutako programa CIDEUk antolatu du, Pablo Gargallo Museoan (Zaragoza).