Bilbao Bizkaia Action Group

Diziplina anitzeko Bilbao Bizkaia Action Group erakundea sektore publikoko zein pribatuko ordezkariek osatzen dute, guztiak ere Bilbao-Bizkaia helmuga gisa turistikoki indartzeko lagunduko duten turismoari buruzko ikuspegi berezia eskaintzeko interesatuta. Bere lehen biltzarra 2016ko apiriliaren 7an zen.

Bilbao Bizkaia Action Group erakundeak kontsultarako elementu gisa eta 2020ko etorkizuneko estrategiaren bidez Kanpo Sustapenerako eta Turismorako Zuzendaritzak proposatutako ekimenak edo jarduteko alorrak garatzeko elementu gisa jardutzen du, eta, turismo-sektoreko atal publikoaz gain, industriako ordezkariak elkartzen ditu; izan ere, azken horiek hainbat proiekturen inguruko ezagutza eta esperientzia berezia eman ahal izaten dute.

Bilbao Bizkaia Action Groupen ordezkari diren erakundeen artean, Bilbao Metropoli-30 elkartea dago.

2018ko maiatzaren 3an Bilbao Bizkaia Action Groupeko Industria Turistikoko taldea eta Turismo Gourmeteko taldea bildu ziren Beazen.

Bilbao Bizkaia Action Group ekainean bildu zen, lantaldeen aurrerapausoez eta Bilbon-Bizkaian Turismo Estrategia 2020 delakoaren ekintzak izandako garapenaz aritzeko.

Urriaren 11an Turismo Marketing lan taldea biltzen da. Abenduaren 12an Industria Turistikoko taldeari egiten da deia.

Abenduren 19an Bilbao Bizkaia Action Groupak bere ohiko bilera egiten du 2018ko proiektuen emaitza printzipalez eta 2019ko Bilbao Bizkaiaren aurreikuspenaz aritzeko.

2019ko urriaren 9an, BBAG taldearen bilera izan zen, 2020an lankidetza publiko-pribatuaren alorrean egin beharreko ekintza eta alderdiak aurreratu eta zehazteko helburuarekin.

2020ko azaroaren 16an, BBAGren Idazkaritza Teknikoa bildu zen, turismo-sektoreak pandemiaren eraginari dagokionez duen portaera aztertzeko eta abian jarri beharreko ekintzei buruzko hausnarketak partekatzeko.

2021ean BBAG otsailaren 11n eta 23an eta irailaren 23an biltzen da.

Abenduaren 15ean, BBAGen bileran, Bilbao-Bizkaia Turismo Estrategia 2030 aurkeztu zen.

https://www.visitbiscay.eus