Singularity University Global Impact Challenge

Urtarrilaren 19an, “Singularity University Global Impact Challenge” aurkeztu da Bilbon; zehazki, Bilbao Berrikuntza Factoryn. Bertan, Bilbao Metropoli-30 elkarteak erakunde kolaboratzaile gisa hartu du parte, Rafael del Pino Fundazioarekin batera.

Singularity University Silicon Valleyko NASA Ames delakoan dago kokatuta, eta eskala globaleko lehiaketa gisa antolatu du Global Impact Challenge, aldaketa estrategiko teknologikoak sustatzeko eta aldaketa horiek sare sozialetan anplifikatzeko gaitasuna duten profesional ekintzaileak aurkitzeko asmoz. Irabazleak Global Solutions Program delakoan hartuko du parte, eta, horri esker, 3 eta 6 hilabete bitarteko egonaldia egingo du, Singularity Universityk mundu osoan aukeratuko dituen 80 parte-hartzailerekin batera.

2017ko edizioak Rafael del Pino Fundazioaren lankidetza eta Bilbao Metropoli-30 elkartearen babesa ditu. Horren bitartez, parte-hartzaile berriak aukeratuko dira, denak ere Bilbon hautatutakoak, Bilbao Berrikuntza Faktorian egindako aurkezpen-ekitalditik abiatuta. Eraikin hori Bilboko Udalarena da, eta sortzen ari diren teknologien arloko ekintzaile eta proiektu berriei dago zuzenduta.

SingularityU Bilbao Chapter