Eusko Ikaskuntzarekin lankidetza. “Geroa Elkar-Ekin” proiektua.

Bilbao Metropoli-30 elkarteak lankidetzan dihardu Eusko Ikaskuntza erakunde bazkidearekin, etorkizunean Euskal Herriko egoera sozio-ekonomikoan giltzarri izango diren gaien inguruko hausnarketa prozesuetan. Hausnarketa prozesu horiek Herritarren Mahai delakoen bitartez antolatzen ari dira.

Hain zuzen ere, martxoaren 17an gure etorkizun sozio-ekonomikoari buruzko saio bat izan da Bilbon. Saioaren helburua hiru gai zabalen inguruan hausnarketa egitea da; aipatutako gaiek gizarteak arlo horietan dituen erronka eta kezkei erantzuten diete, eta pertsonak eta kolektiboak dituzte oinarri. Gaiak ondorengoak dira:

  • Ongizate sozialerako berezko eredu baten bila
  • Lurraldeko estrategiak eta jasangarritasuna
  • Enpresa eta lan harreman ereduak

Prozesu honetako ondorioak Bilbao Metropolitarra 2035 Hausnarketa Estrategikorako prozesuari batuko zaizkio, eta, laburbilduz, hausnarketan giltzarri estrategiko diren hainbat elementu daude:

  • Hiriko sarea geografiak eta administrazioak jartzen dituen mugetatik harago egituratzearen garrantzia.
  • Ohartzea gaur egun lanak gizarteratzean laguntzeko elementu bat izateari utzi diola eta gizarteak horren ordezko tresnak behar dituela.
  • Gure komunitateko beharrizanei erantzun kolektibo bat ematearen garrantzia.
  • Gure industria-sektoreak oraindik ere modu konparatiboan duen garrantzia.
  • I+Gn inbertitzea eta prestakuntza ematea ezinbestekoa dela ohartzea.
  • Lankidetza publiko-pribaturako tresnak, etorkizunerako estrategietarako oinarrizko baliabideekin.
  • Pertsonekiko konpromisoa, kudeaketa demokratikoa, parte-hartzea eta belaunaldien arteko elkartasuna biltzen dituzten enpresen eta lan-harremanen ereduak

Horretaz gain, zeharkako zenbait elementu ere badaude: gaur egun bizi garen ezagutzaren gizartea; erronka demografikoak; teknologia eta digitalizazioa; eta balioen ezinbesteko garrantzia.