CVIII Encuentro BM30 Topaketa

CVIII. BM30 Topaketa azaroaren 17an egin da BEAZen. Emakunderen Berdintasun Foroaren baitan egin da ekitaldi hau, eta Eva Armestok aurkezpen-eztabaida bat egin du gai honi buruz: “Ekintzailetza genero ikuspegia txertatuta sustatzeko jardunbide egokiak”. Eva Armesto Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saileko Enpresak Sustatzeko zerbitzuburua da.

Ikerketaren oinarrian ANDREkintzailea programaren baitan Bizkaian ekintzailetza sustatzen duten eragileek elkarrekin egindako lana dago.

CVIII. BM30 Topaketaren aurkezpena

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailako Ekintzailetzari buruzko txostenak eta ikerlanak

CVIII-encuentro