CIV Encuentro BM30 Topaketa

BM30ren bazkide den Ekonomisten Euskal Elkargoaren lankidetzarekin, hitzaldi-eztabaida bat antolatu da Valentziako Ekonomisten Elkargoko zuzendari gerente ohia den Víctor Gómez-Senentekin, “Elkargo profesionalen kudeaketa eraginkorra” gaiari buruz.

Hitzaldia 2016ko urriaren 25ean Bilbao Metropoli-30eko egoitzan izango da, “BasquePRO Elkargoak” Elkago Ofizialen sarearen esparruan.