ANDREkintzailea programaren X. edizioa
Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi Sustatzeko Sailak emakume enpresaburuei zuzendutako ANDREkintzailea programa antolatu du, emakumeek zuzendutako enpresak sendotzeko laguntzeko.
Programa Bilbao Metropoli-30 elkarteak koordinatzen du, eta haren garapenean AED – Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak eta EmakumeEkin elkarteak parte hartzen dute.
ANDREkintzailea 2023ko urritik 2024ko ekainera bitartean garatuko da, eta lidergoari, estrategia digitalari, ekonomia, finantza eta merkataritzako kudeaketari eta sormenari buruzko esperientzien inguruan lan egingo da. Gainera, networkingerako espazioak izango ditu eta coaching eta mentoringeko saioak egingo dira. Saio gehienak bi ordukoak izaten dira.
Bizkaiko Foru Aldundiak osorik finantzatzen du programa, eta, beraz, ez dago inolako kosturik parte hartzaileentzat.
Datorren urriaren 6an, 10:00etan, informazio-saio bat izango da BEAZen (Sabino Arana, 8 – Bilbao). Gehienez ordubete iraungo du.
Interesatuta bazaude, eskertuko genizuke ondoko estekan izena ematea:
https://forms.gle/aXW2WALKLHGeHxWR8
Informazio gehiago: ANDREkintzailea programa_2023-24 (PDF)