Bilbao Metropoli-30eko komunikatua

COVID-19 birusaren egungo pandemiak adierazitako alarma-egoera dela eta, eta haren hedapena geldiarazten laguntzeko indarrean dagoen araudian ezarritakoari jarraituz, martxoaren 13tik Bilbao Metropoli-30eko langileak telelanean ari dira modu aktiboan eta ohiko helbide elektronikoetan eta harremanetarako telefonoetan, gure bazkideei zerbitzua emateko konpromisoa mantentzeko.

Aipatutako neurri guztiak hartzen ari gara pertsonen osasuna eta segurtasuna babesteko, eta, beraz, bulegoan ahalik eta gehien murrizten da presentzia eta interakzioa, bisitak eta aurrez aurreko bilerak formatu birtualekin ordeztuz, osasun-agintaritza eskudunek berriro ohartarazi arte.

Elkarteak bat egiten du krisi hau gainditzeko itxaropen eta elkartasun mezu orokorrarekin.

Bilbo Metropolitarra 2035 hausnarketaren barruan garatu beharreko proiektuak

Bilbao Metropoli-30etik Bilbo Metropolitarra 2035 hausnarketaren barruan garatu beharreko proiektuei buruzko proposamenak lantzen ari gara, COVID-19k eragindako osasun-alertaren ondorioz. Zeregin horiekin bilatzen dugu hirietako larrialdiari erantzuna ematea, beren lurraldeetako kohesio soziala, ekonomia eta azpiegiturak mantentzeko.

Cities for Global Health ekimenaren berri ematen dugu, Metropolis eta AL-LAS aliantzaren eskutik, eta CGLUk UN-Habitat eta Metropolisen laguntzarekin garatutako “Live Learning Experience: Beyond the immediate response to the outbreak” ekimenaren parte da.

Nazioarteko benchmarkinga

Bilbao Metropoli-30ek nazioarteko benchmarking-eko albisteak biltzen dituen gordailu bat bildu du, COVID-19ko krisian hiriek duten papera azaltzen duten hainbat ekimen erakusten dituena. [+Info]

Erakundeen eta enpresen informazioa eta neurriak COVID-19ri aurre egiteko

Bilbo Metropolitarreko erakundeak eta enpresak lanean ari dira Bilboko Metropoliaren kolektibitateak osatzen duten pertsonen aldeko laguntzak sustatzeko. Hemen jasotzen ditugu batzuk: Eusko Jaurlaritzarenak, Bizkaiko Foru Aldundiarenak, Bilboko Udalarenak eta Bilboko Merkataritza Ganberarenak, alde batetik, eta baita mantentzen den jardueraren laginak ere, besteak beste: BBVA, Kutxabank, Iberdrola, Euskaltel, IdomDeustuko Unibertsitatea, UPV/EHU, Petronor, Getxoko Udala, Barakaldoko Udala, Caixabank, Euskadiko Teknologi Parkeen Sarea, Mondragon Unibertsitatea, Bilboko Portua, Athletic Club, Estrategia Empresarial, UNED, Ibermática, besteak beste.

SPRIk bere webgunean jasotzen ditu euskal enpresarentzat sustatzen ari diren jarduera guztiak, bai eta Eusko Jaurlaritzako sailetatik sustatzen eta kudeatzen diren laguntza berriak eskuratzeko aukera ere.

Bestalde, Bizkaia eta COVID19 webguneek Bizkaiko Foru Aldundiaren informazioa eta neurri bereziak eskaintzen dituzte.

Bilboko Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, hainbat administraziok abiarazitako neurri aringarriei buruzko informazioa doan eskaintzen duen zerbitzu bat darama aurrera, COVID-19k bere negozioetan eragiten ari den inpaktuari aurre egin ahal izateko.