Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren 50. urteurrena

Martxoaren 17an, Bilbao Metropoli-30 elkartearen ohiko bazkidea den Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren 50. urteurrena ospatu zen.

Ekitaldia Azkuna Zentroan izan zen, eta bertan izan ziren Partzuergoko presidente Ricardo Barkala, Bilboko alkate Juan Mari Aburto eta Bizkaiko ahaldun nagusi Unai Rementeria.

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak 1.300 enplegu mantentzen ditu urtero, eta bere jarduerak ia 114 milioi euroko eragin ekonomikoa sortzen du, erakundearen jardunak gizartean zer-nolako eragina duen jakiteko egindako lehen azterketaren arabera.