BasquePRO Elkargoak Euskaraz ekimenaren aurkezpena
BasquePRO Elkargoak Euskaraz ekimenaren aurkezpen publikoa izan da, bere bosgarren urteurrena dela eta. Bilbao Metropoli 30ek, elkargo profesionalekin batera, gidatutako ekimena da, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa du, eremu profesionalean euskararen erabilera sustatzeko. Ekitaldia Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Euskara, Kultura eta Kiroleko foru diputatuak parte hartu dute, baita Ekonomistak elkargoaren eta Bizkaiko Haginlarien Elkargoko ordezkariak ere.
Hauek dira parte hartzen duten elkargoak: Bizkaiko Abokatuen Elkargoa, Euskadiko Bide, Ubide eta Portuetako Ingeniarien Elkargoa, Bizkaiko Gizarte Langintzako Graduatuen Elkargoa, Bizkaiko Haginlarien Elkargoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Herrilanetako Ingeniari Teknikoen Elkargoa, Arabako Arkitektura Teknikoen Elkargoa, Gipuzkoako Abokatuen Elkargoa, Gipuzkoako Gizarte Langintzaren Elkargoa, Euskal Herriko, Burgosko eta Errioxako Kimikarien eta Ingeniari Kimikoen Elkargoa, Euskadiko Biologoen Elkargoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Lizentziatuen Elkargoa eta Ekonomisten Euskal Elkargoa.
Bost urte hauetan elkargoen euskararen indizea nabarmen hobetu da. Adibidez, irudian eta komunikazioan %27ko hobekuntza ikusi da, bezero eta herritarrekiko komunikazioetan %17, barneko eta elkargoekiko komunikazioetan %22, kanpo harremanetan administrazioekin %23 eta Hizkuntza Irizpideen eta Euskara Planaren garapenean %35. Azkenik, langile elebidunen kopurua ere % 18 igo da.
Elkargoei emandako zerbitzuei dagokienez, euskarazko eskolak aipatu behar dira. Bost urte hauetan 163 ikasle egon dira. Bestetik, lanean euskaraz lan egiteko 21 prestakuntza pilula prestatu dira. Testugintzari dagokionez, ia 100 inprimaki egokitu dira, beste ia 200.000 hitz zuzendu dira eta beste 300.000 bat hitz itzuli dira. Elkargokideak informatzeko Jakizu hileroko berripaperaren 52 ale zabaldu dira eta, lexiko espezializatuari dagokionez, elkargo bakoitzarentzat haien berezko terminologiarekin prestatutako hiztegietan 13.000tik gora erregistro jaso dira.
Gaur egun, hamabi elkargo profesionalek eta ia 13.000 elkargokide hartzen dituzte proiektuan. Garatzen diren ekintzen artean, oinarrizko ezagutzak eskuratzeko prestakuntza-pilulak, terminologia kontsulta eta zalantzak bideratzeko zerbitzuak, lan-tresnei buruzko informazioa eta euskara-klaseak, elkargokide diren profesionalentzat zein elkargoetako langileentzat. Korrika edo Euskaraldia bezalako ekimenetan ere modu partekatuan parte hartzea, etab.










