Viña del Mar Unibertsitatea (Txile)

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren bitartez, Maite Rivera Txileko arkitekto urbanistari harrera egin genion, Bilbo berroneratzeko eta berritzeko prozesuei buruzko ikerketa egiteko.

Maite Rivera Viña del Mar Unibertsitateko ikertzailea da, Txilen, eta Arkitektura eta Diseinuko Eskolaren Europa Tailerra zuzentzen du. Tailer horretatik, Europara joaten dira erregulartasunez, auzoetan, hirian eta biztanleen bizi-kalitatean eraldaketak bultzatu dituzten hiri-berroneratze prozesuak egon diren hiriak ikastera. Hortik abiatuta, Txilen erabakiak hartzen lagun dezaketen azterketa-kasuen ikerketa garatzen ari dira.

Txileko ikertzaileak esan du ekarpen handia dela ikerketarako Bilbo Metropolitarra biziberritzeko plangintza-ekintzetan eta ekintza estrategikoetan sakontzea.