Urban Future 2023

Bilbao Metropoli-30ek Urban Future nazioarteko biltzarraren saioetako batean parte hartu du. 2023ko edizio honetan Stuttgarten egin da.

Intelligent Community Forumeko Lou Zacharillak moderatutako saioan, elkarteak Bilbo Metropolitarra biziberritzeko prozesua aurkeztu du, eta epe luzearen eta lankidetza publiko-pribatuaren garrantzia azpimarratu du hiri-eraikuntzan.

Christian Herzog, Joost Helms eta Sylvie Römerrekin egindako mahai-inguruan Eindhovenen kasua azaldu da, Stuttgarteko beste hiri-ekimen batzuekin batera.

Inspirazio iturri bat da Bilbao Metropoli-30ekin kolaboratzen duten profesional handiekin bat egitea: Charles Landry, Greg Clark, Carlos Moreno, Sophie Howe, Hélène Chartier eta Costanza de Stefani.

Aurreko eguean Bilbao Metropoli-30ek Mercedes-Benzek Urban Future konferentziarekin batera antolatutako hiriko mugikortasunaren etorkizunari buruzko Mercedes-Benz Inspiration Day izeneko ekitaldian parte hartu du.

Topaketa honetan, elkarteak bere ikuspegia partekatu du hiri-mugikortasunaren erronka nagusiei buruz, mugikortasunean segurtasuna, iraunkortasuna eta eraginkortasuna hobetzen dituzten irtenbideei buruz, eta gure hirien etorkizuneko mugikortasunean hiri-eragileek duten zereginari buruz.