Placemaking Week Europe

Bilbao Metropoli 30ek Placemaking Week Europe nazioarteko kongresuaren seigarren edizioan parte hartu du. Ekitaldia Estrasburgon, irailaren 26tik 29ra, izan da eta 400 parte-hartzaile baino gehiago bildu ditu.

Elkarteak mahai-inguru batean hiri-iraultzaren beharrari buruzko gogoetak partekatuko ditu funtsezko galdera honekin: Zerk eragiten du aldaketa?

Placemaking Europe, irabazi asmorik gabeko fundazioa, pertsona profesionalak eta akademikoak konektatzen dituena, bai eta lider komunitarioak eta hiri-eraikuntzaren arloko politiken arduradunak ere.

Placemaking-a espazio publikoak planifikatzeko, diseinatzeko eta kudeatzeko ikuspegi polifazetikoa da, tokiko komunitatearen baliabideak, inspirazioa eta potentziala aprobetxatuz.