Norvegiako eraikitzaileak

Urriaren 21ean, Norvegiako eraikuntza-enpresa bati egingo zaio harrera Bilbao Metropoli-30 elkartean. Enpresako langileak hiriaren biziberritze prozesuko esperientziak ikasteko asmoz etorriko dira bidaian.

Ordezkaritza Mustad Eiendom AS enpresako 10 pertsonaz dago osatuta. Hain zuzen ere, enpresa horrek hiri-garapenerako proiektuak sustatzen ditu; horietatik garrantzitsuena Osloko kanpoaldean dagoen Lysaker inguru berriari dagokiona da. Eurek “hiri barruko hiri berria” deitzen diote inguru horri. Enpresak 140 urte daramatza Lysaker inguruan (historia luzeko enpresa da), eta lanean ari dira, inguru hori erakargarria izan dadin jendearentzat eta enpresentzat.