Kolding (Danimarka)

Kolding Danimarkako hiri bat da, eta, Bilbo bezala, UNESCOk “Diseinuaren Hiria” izendatu zuen. Bilbao Bizkaia Design Week-en iazko edizioa izan zen hiri gonbidatua. Horregatik, metropoli-eremua birbizteko prozesuan interesa dute.

Bilboko Udalaren Bilbao Internationalek eskatuta, Kolding-eko ordezkaritza bat hartu genuen, Udaleko ordezkariek eta hiriko beste kultur eragile batzuek osatua.

Idoia Postigorekin egindako bileran kulturak gure hirien etorkizunean duen garrantziaz hitz egin da, batez ere pandemiaren ostean.