BUILD 2016

Bilbao Metropolitarra Birbizteko Elkarteak Bilbao Urban Innovation and Leadership Dialogues, BUILDen hirugarren edizioan parte hartzen du, urriaren 26tik 28ra bitartean.

Ekitaldia Bilboko Udalak antolatzen du, AEBetako German Marshall Fundazioarekin elkarlanean. BUILD 2016 ekimenak AEBetako eta Europako 100 lider aipagarri biltzen ditu, hiri-eraldaketa iraunkor, inklusibo eta ekitatiboez eztabaidatu dezaten, garapen integral eta integratuaren ikuspegitik.

Lantzen diren ideien artean, inbertsioa, talentua eta berrikuntza erakartzeko orduan eskualde transatlantikoek bilatu ohi dituzten bideak azaltzen dira, bai Europan bai AEBetan bizi den krisi sozial, ekonomiko eta politiko berria kontuan hartuz.