CIII Encuentro BM30 Topaketa

CIII Topaketa “Cambio de tendencia: nosotras también emprendemos” 2015eko abenduaren 4an ospatzen da BEAZen (Bilbo).

Ainara Basurko BEAZko zuzendari nagusiak ongi-etorria eman ondoren mahai-ingurua hasten da eta parte hartzen dute: Eva Armestok, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Saileko Enpresa Sustapenerako zerbitzuburuak; eta Susana Zaballak, Emakumeekin, emakume ekintzaileei laguntza emateko elkarteko presidentea eta AEDko Batzeko mahaikideak.

Halaber, ekintzailetzaren hiru adibide aurkezten dira: Garazi Azanzak (Deusto Entrepreneurship Centre-ko ikertzailea -Deustuko Unibertsitatea- eta DeustoPush-eko aholkularia) ekintzailetza unibertsitatearen ikuspegitik erakusten du; Jone Zubiagak (peopleing, sormen-zerbitzuetako agentziako bazkide-sortzailea) sormenezko ekintzailetzaz hitz egiten du; eta Ana Arriolak, (Enerblock-eko presidentea), industria ekintzailetza aurkezten du. Mahai-inguruko moderatzailea Ana Sancho, Metropoli-30-eko komunikazio arduraduna da.