Elkartea

Bilbao Metropoli-30 Elkartea sortu zen planifikazio, ikerkuntza eta sustapen proiektuak aurrera eraman litezen, beti ere Bilbao Metropolitarra jasotzeko eta birbizteko asmoz. Bilbao Metropolitarrak ez du mugarri administratibo eta geografiko argirik eta beronen definizioa errealitate sozial eta ekonomikoak emana dator.

Bilbao Metropolitarraren Aldea birbiztearen aldeko prozesua suspertzeko helburuz, 1991. urtean Bilbao Metropolitarra Birbizteko Elkartea sortu zen, ahalegin publikoen eta pribatuen bategitearen ondorioz. Elkartea, susperpen eta ikerkuntzarako erakunde bat da, Eusko Jaurlaritzaren Elkarte Erregistroan 1991ko Abenduarean 18an jarria AS/B/03012/1991 zenbakiarekin. Bere helburu garrantzitsuenak hurrengoak dira:

  • Elkarteak, Bilbao Metropoltiarra Birbizteko Egitasmo Estrategikoen bultzapena darama.
  • Bilbao Metropolitarrak berton nahiz kanpoan ematen duen irudia hobetzearen aldeko lana egiten du.
  • Elkarteak, metropoli-aldeen birbiztearen arloan nazioarteko ereduak aztertzen ditu eta aldi berean Bilbao Metropolitarraren etorkizuna ikertu eta planifikatzeari buruzko iharduera ekinkorra eraman du aurrera.
  • Azkenik, elkarteak sektore publiko eta pribatuen arteko elkarlana suspertzen du, honela Bilbao Metropolitarraren geroarentzat lan eginez.

Elkarteari, beronek dituen helburu eta jardueren kariaz, “Onura Publikoko Elkartea” delakoaren izaera aintzatetsi dio Eusko Jaurlaritzak, 1992ko ekainaren 9an, hain zuzen.