Urban Psychology Summit

Uztailaren 9an Bilbo Metropoli-30k Urban Psychology Summit-en parte hartu du. Hiri-plangintza eta -diseinuaren ikuspegia duen ekitaldia da, kultura hari gidari gisa hartuta.

Goi bilera Coventry 2021eko Kultur Hiriburutzaren ekimenen barruan kokatzen da.

Hirietan bizitzea erronka moduko esperientzia bihur daiteke emozionalki. Hala ere, hiriek erresilientzia psikologikoa ere sor dezakete, tolerantzia sustatu, desberdintasunarekin positiboki bizi gaitezen bultzatu eta berrikuntza soziala eta teknologikoa bultzatu. Mundu osoko hiriak inflexio-puntu batean daude, non erronkak aukera bihur daitezkeen erabaki zuzenak hartuz gero. Baina arrakasta izateko, hiriguneek bertan bizi diren pertsonen erronka eta kezka handienei erantzun eta horiek islatu behar dituzte, beren balioak azalduz eta plangintza- eta diseinu-erabakietan agerian jarriz, pertsonen eguneroko bizitzan eragin positiboa izan dezaten. Horrek guztiak osagai psikologikoa du, bai kausan, bai konponbidean.

Coventryko Unibertsitateak “Hiri-psikologia” proiektua antolatu du hiria ikusteko, lente emozional eta psikologiko baten bidez. Proiektu honek pertsonen eta lekuaren arteko interfazea aztertzen du, eta horrek ongizatean nola eragiten duen eta ikuspegi horretatik hiria berroneratzeko zein ideia berri izan daitezkeen baliotsuak ebaluatzen du.