«Etorkizuneko metropoliak» nazioarteko mintegia

Bilbao Metropoli-30 Elkarteak «Etorkizuneko metropoliak» nazioarteko mintegia antolatzen du. Ekimena, Encuentros BM30 Topaketen esparruan egingo da, formatu birtualean, apirilaren 26tik 30era bitarteko astean, egunero, 12:00etatik 13:00etara.

Mintegi hau 2018an hasi zen, Bizkaiko Foru Aldundiaren landidetzarekin, eta hiri-erronka globalei lotutako nazioarteko hainbat ekimen jorratuko ditu, haietatik irakaskuntza erabilgarriak lortu ahal izateko. Hori dela eta, apirileko azken asteko egun bakoitzean, Elkarteak nazioarteko proiektu desberdin baten aurkezpena eskainiko du eta ondoren, gai berean lan egiten duen gure inguruko erakunde batekin batera eztabaida sortuko dugu.

Jarraian, asteko egun bakoitzean parte hartuko duten erakundeak zehazten dira:

  • Astelehena, apirilak 26:
    Irekiera instituzionala: Oihane Agirregoitia, Bilboko Udaleko Herritarren Arreta eta Partaidetza Arloko zinegotzia.
    Nazioarteko aurkezpena: «Falling Walls Project» , Sebastian Turner, proiektuaren sortzailea
  • Asteartea, apirilak 27:
    Irekiera instituzionala: Nora Sarasola, BBK Fundazioko zuzendaria
    Nazioarteko aurkezpena: «Social Progress Index», Fredrik Lindegren, Head of Culture of the City of Umea (Sweden)
  • Asteazkena, apirilak 28:
    Irekiera instituzionala: Elias Unzueta, Petronor Berrikuntzako gerentea eta H2ren sektoreko foroaren koordinatzailea Energiaren Klusterraren barruan
    Nazioarteko aurkezpena: «Leuven. European Innovation Capital «, Mohamed Ridouani, Lovainako alkatea
  • Osteguna, apirilak 29:
    Irekiera instituzionala: Leire Bilbao, Innobasqueko zuzendaria
    Nazioarteko aurkezpena: «The Creative Administration Project» Charles Landry, hiri sortzaileei buruzko nazioarteko idazle, hizlari eta aholkularia
  • Ostirala, apirilak 30:
    Irekiera instituzionala: Iban Rodríguez, Leioako alkatea
    Nazioarteko aurkezpena: «Child-friendly Cities», Anuela Ristani, Tiranako (Albania) alkateordea

Mintegia Zoom-en (https://zoom.us/j/97631176849) izango da eta aldibereko itzulpena egongo da.