Zientzia eta Teknologia

Mundu zabaleko zientzia eta teknologiak azkar egiten du aurrera, eta, horregatik, gure gizarteak erronka handi eta konple­xua du horren aurrean. Behar bezala erantzun ahal izateko, gizarteak erronka horretaz jabetu behar du lehenbizi; ekartzen dituen zailtasunak ezagutu, eskatzen dituen antolakuntza- eta ikuspegi-aldaketak eta beharrezko ekintzak –asko, epe luzekoak–. Hots, gizarte osoa bustiko duen zientzia eta teknologiaren kultura oso bat eskatzen du. Garrantzi­tsutzat jotzen diren beste ekintza askoren artean, bereziki aipatzekoa da kalitatezko informazio zientifiko eta tekniko baten beharra. Gizarte demo­kratiko batean, herritarrek arazoen, aukeren eta ondorioen jakitun izan behar dute, kultura zientifiko eta tek­nologikoaren hazkunde progresiboa bermatuko badute.

Teknologia funtsezko aldagai partekatu gisa hartu behar da, gizartearen bizitzako eremu desberdinetan:

  • Nahitaezko hezkuntzan.
  • Gizartean.
  • Herri administrazioetan.
  • Finantza-erakundeetan: finantza-keta teknologikoaren helburua bere egingo duen finantza-mugimendu bat sortu behar da. Izan ere, halaxe jaio ziren euskal banketxe handiak, joan den men­deko industria-garapenaren ater­pean. Finantza-arloaren laguntzarik gabe, ezingo da teknologiaren garapen iraunkorrik sortu.
  • Enpresetan: behar adinako ta­maina duten enpresek gaitasun handiagoa dute teknologia eta garapenean inbertitzeko, eta, ho­rregatik, gure enpresak dimentsio­natu egin behar dira, teknologia-beharren arteko transmisio-uhal bihur daitezen.
  • Unibertsitate eta teknologia zen­troetan: bakoitzak bere eremuan lan egin behar du, baina eremu ire­kiak izanik; teknologia- eta enpresa-garapenaren oinarrizko sektoreak identifikatu behar dira, mundu osoko talentua eta ezagutza era­karri dezaten, eta, batez ere, pla­netako tokirik aurreratuenekin “konektatuta” egon daitezen. Mundu osoan errekonozituta dauden zentroekin akordio estrate­gikoak lortu behar dira, horrelaxe lortuko baitu gure gizarteak nora­bide horretan aurrera egitea.
  • Hedabideetan: hedabideek ere metropolia eraikitzen lagundu dezakete, bai eta teknologiaren kimua garatzen ere; izan ere, ingu­ruan arrakasta izan duten proiek­tuak ezagutzera eman ditzakete, teknologia hedatu, eta ezagutza mundura ireki.

Hainbat mailatako garapena da, eta, hari esker, teknologia-garapena lehen lerroan ezarriko da, metropoliaren ekonomia-garapenerako eta aberastasune­rako funtsezko oinarri izan dadin.