Weißwasser (Alemania)

2016ko irailean, Bilboko Udaleko Bilbao Internationalek proposatuta, Bilbao Metropoli-30 elkarteak Bilboren garapenari eta bilakaerari buruzko aurkezpen bat eskaini zuen Alemaniako Weißwasser hiriko 2016ko Udako Akademian, “Hiri-garapen berritzailea, prestakuntza eta lan ereduen bidez” mintegiaren barruan; bertan, Bilbao aukeratu zuten eraldaketa-prozesu arrakastatsuaren adibide modura.

Topaketa horren emaitza gisa, eta eraldaketa-prozesuan parte hartutako eragileak eta erakundeak eta hiria bera ezagutzeko asmoz, 2017ko urriaren 26tik 28ra Weißwasserreko ordezkaritza bati harrera egiteko eskaera jaso du Elkarteak. Beraien hiriko hirigintzari eta lanari modu aktiboan lotuta dauden 10 eragilez osatuta egon da aipatutako ordezkaritza.

Hori dela eta, ordezkaritzaren interesei jarraiki, Elkarteak hainbat bisita eta bilera proposatzen ditu, honako erakundeetako eragileekin:  Bilbao Ekintza, Bilbao Metropoli-30, Iberdrola Dorrea, Euskalduna Jauregia, Guggenheim Bilbao Museoa, Barakaldoko Udala, Inguralde eta San José de Calasanz ikastetxea, besteak beste.