Elkarte Profesionalen Danimarkako Konfederazioa

Gure Elkarteak, Bilbao Internationalen eskariz, Elkarte Profesionalen Danimarkako Konfederazioaren ordezkaritza bat jaso du. Ordezkaritza honek Bilbo eraldaketan interesa du. Horretarako, web mintegi bat antolatu zuten Danimarkan. Bertan, Bilbo jarri zuten adibide gisa, eta orain aldaketa hurbiletik ezagutu nahi dute.

Bilbao Metropoli-30ekin egindako bileraren gaia honako hau da: «Bilbo birpentsatzea eta birdiseinatzea», eraldaketa ikuspegi estrategiko batetik aurkeztuz.