Ohiko eta Ezohiko Batzar Orokorra

BILBAO METROPOLI-30, Bilbao Metropolitarra Birbizteko Elkarteak, Ohiko eta Ezohiko Batzar Orokorrerako deia egin du. Bileraren bigarren deialdia 2020ko ekainaren 23an (asteartean) izan da, 12:00etan, bideokonferentzia bidez, eta gai hauek aztertu dira:

  1. Elkartearen eta bere gobernu organoen jarduera-txostena. 2019ko ekitaldiko Memoria eta Urteko Kontuak aztertu eta, hala badagokio, onartzea.
  2. 2020ko Aurrekontua eta Kudeaketa Plana onartzea, hala badagokio.
  3. Patronatuko Batzordea osatzen duten kideen herena berritzea.
  4. Bileraren akta onartzea.

Onartzeko gaiei buruzko dokumentazioa posta elektronikoz bidali dien estekaren bidez dago eskuragarri.

Batzar Orokorra bideokonferentzia bidez egin da kontuan hartuta martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua (COVID-19ak eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen duena) onartzearen ondoriozko egoera, zeinak une honetan eragotzi egiten duen bazkideek Batzar Orokorra aurrez aurre egitea. Era berean, martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuak 40. artikuluan ezarritakoaren arabera, egoerak bere horretan jarri dezakeela aurreikusita.

Batzar Nagusira sartzeko, esteka bat helarizi da interneteko nabigatzailera eta pantailan agertzen diren argibideak jarraitu.

Bazkideek botoa emateko eskubidea baliatu ahal izan dute, bai Batzarra izan bitartean bideokonferentziaren txataren bidez, erakundearen izena eta botoa zein den idatzita; bai botoa aldez aurretik emanda, horretarako bidalitako formularioaren bidez.

Batzarra zuzenean jarraitu ahal izan zen, modu ez interaktiboan, orrialde honetan bertan.