Idoia Postigo Fuentes, Bilbao Metropoli-30 elkarteko zuzendari nagusia

Bilbao Metropoli-30 elkarteak Idoia Postigo Fuentes izendatu berri du Zuzendari Nagusi.

2017az geroztik, Idoia Postigok Bilbao Metropoli-30 elkartearen Zuzendariorde Nagusiaren eginkizunak bete izan ditu eta 1992an hasi zen elkartean lan egiten.

Politika Zientzietan lizentziatua eta Erakunde Jokabideari buruzko Psikologiako Ikerketari buruzko masterduna izateaz gain, Psikologiako Gradua amaitzen dabil. Idoia Postigok prestakuntza zabala dauka, besteak beste, honako leku hauetan jasotakoa: Oxfordeko Unibertsitatea; Erresuma Batuko London School of Economics; eta Kaliforniako Berkeleyko Unibertsitatea (AEB). Gainera, gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez jario handiz hitz egin eta idazten du.

Ia 30 urteko eskarmentua dauka hiriko pentsamendu estrategikoari lotutako jardueretan eta Elkartearen proiektuen kudeaketan, gurean nahiz nazioartean.

Bere intereseko jardueren artean mendizaletasuna eta literatura daude. Orain arte, eleberri bi argitaratu ditu, hainbat arlori buruzko gogoetekin batera: adimen emozionala; motibazioa; ekipoen kudeaketa; eta coaching-a. Eduki horiek bere blog pertsonalean eta Taldeen Kudeaketa Profesional eta Emozionalari buruzko liburu teknikoan partekatu ditu (azken hori, ESICek argitaratua).