Finantza-osasunari hitzaldia

Bilbao Metropoli-30ek, Eusko Jaurlaritza, BBVA eta Bilbao Plaza Financierarekin, FINANTZA-OSASUNari buruzko hitzaldia antolatu du. Ekitaldia 2022ko maiatzak 9an Bilboko Burtsan izan da.

Hitzaldiak finantza-osasuna ongizate pertsonal eta enpresarial gisa kontzeptuari buruzko ikuspegi orokorra eskaini du, bai eta kontzientziatzearen eta heztearen garrantzia ere, pertsona guztiak gure ekonomia arrakastaz kudeatzeko gai izan gaitezen.

Finantza-osasuna familia-ekonomiaren kudeaketa onari esker lor dezakegun ongizatea da, eta horrek hobeto eta lasaiago bizitzeko aukera ematen digu; ustekabeen aurrean prestatzen gaituelako, edo etxebizitza bat erosteko edo erretiroa hartzeko aurrezten laguntzen digulako.

Finantza-osasunaren kudeaketak ez du une jakin bati lotutako ekintza izan behar, bizitza osoan zehar lagundu behar digu; eta txikitatik hasi hasi behar dugu, ez baitago adinarekin lotuta. Gazteek beren ekonomia modu eraginkorrean kudeatzen ikasi behar dute, lan-merkatuan sartzen direnean beren diru-sarrerei egokitutako kudeaketa-arauak aplikatu ahal izateko. Garrantzitsua da modu partekatuan kontzientziatzea eta heztea, pertsona guztiok geure ekonomia kudeatzeko gai izan gaitezen. Finantza-osasunaren kudeaketa guztion eskura dago.

Idoia Postigok, Bilbao Metropoli-30eko zuzendari nagusiak, ongietorria eta sarrera egin ondoren, nabarmendu du Bilbao Metropoli-30entzat pozgarria dela Finantza Osasunari buruzko hitzaldi hau bere hiru bazkide sortzailerekin antolatzea: Eusko Jaurlaritza, BBVA eta Bilbao Plaza Financiera Erakunde Sustatzailea.

Elkarteak, bazkideekin eta bazkideentzat, Metropoliaren etorkizuna bideratzeko hausnarketa estrategikoko prozesua bultzatzen du, eta, horretarako, gaurko hitzaldiaren helburu diren gaiak (Finantza Osasuna) Euskadiri, gure metropoliari eta, era berean, eremu pertsonal eta familiarrari aplika dakizkiekeen gaiak aztertzen ditu. Era berean, kontzeptu hori ez dago orainarekin edo une jakin batekin lotuta; izan ere, finantza-osasunak gure bizitza osoan zehar lagundu behar baitigu.

Jarraian, Pedro Azpiazuk, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak, kalifikazio-agentzien azken ratingak babestu ditu, Euskadiko finantza-osasuna bermatzen dutenak, eta nabarmendu du hori guztia kaudimen-bermea dela.

Azpiazuk bere hitzaldia baliatu du Eusko Jaurlaritzak azken urteetan jarraitutako finantza-estrategiaren errepasoa egiteko eta Standard & Poor’s kreditu-kalifikaziorako agentziaren eskutik egungo argazki batean gelditzeko. Agentzia horrek Euskadiko ratinga hobetu zuen martxoan, eta “AA-” mailara igo zuen, ikuspegi “egonkorrarekin”.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak gogorarazi du hori, eta azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak oso argi daukala finantza-osasuna kaudimenaren bermea dela.

Azkenik, Fernando de la Ricak, BBVAko Finantza Osasunaren arduradun globalak, adierazi du biztanleen % 44ren ustez, estresaren arrazoi nagusia bizitzeko duen diru kopurua dela. Finantza-osasuna honela defini daiteke: norberaren, familiaren edo enpresaren ekonomia ondo kudeatuz lortzen den ongizatea, ustekabeei aurre egin ahal izateko eta bizi-helburuak eta etorkizunekoak lortzeko.

Finantza-osasuna lehentasun estrategikoa da BBVArentzat. Norberaren, familiaren edo enpresaren finantza-osasun ona funtsezkoa da ustekabeei aurre egiteko eta lortu nahi diren etorkizuneko planei aurre egiteko.

BBVAk erabat berritu du finantza-osasunari buruz bezeroei eskaintzen dien esperientzia, zerbitzu pertsonalizatuagoa eta intuitiboagoa eskaintzeko. Horretarako, beren ekonomiaren ikuspegi orokor berri bat izango dute, epe laburrean eta luzean erabaki hobeak hartzen lagunduko diena. Berrikuntzen artean, honako hauek ezagutu ahal izango dituzte: ondare garbia, zorpetzeko gaitasuna, horniduretan eta harpidetzetan behin eta berriz egiten diren gastuen azterketa, urteko gastuen zenbatespena edo beren egoera ekonomikoa hobeto kudeatzen laguntzeko iradokizun proaktiboak.

Euskadiren finantza-osasuna abalatzen duten azken kalifikazio-ratingetan oinarritu da Azpiazu “kaudimenaren bermea” dela nabarmentzeko (Irekia)

Gobierno vasco y BBVA analizan la salud financiera como bienestar empresarial y personal (Estrategia Empresarial)

El dinero genera estrés en la mitad de los hogares (Deia)

Finantza-osasunari hitzaldia [Galeria]