Europako Bauhaus Berriari buruzko mahai-ingurua Bilbao Bizkaia Design Week-en

Azaroaren 19an, Europako Bauhaus Berriari buruzko mahai-ingurua egingo da Azkuna Zentroan, Bilbao Bizkaia Design Week-en esparruan.

Bilbao Bizkaia Design Week-en aurtengo gaia IGARO kontzeptuari buruzko gogoeta batetik abiatzen da, zeharka ibili eta bidegurutzeak, organikoak zein erradikalak, sortuz, EGITEN hasteko. Ildo horretan, Bilbao Metropoli-30etik 2021ean eman den bidegurutze handienetako bat erakutsi nahi dugu, Europako Bauhaus Berria (NEB). Bertan, kulturaren eta sormenaren arteko zeharkakotasun handiena ematen da jarduera sozial eta produktiboen multzoarekin, diziplinen eta sektoreen hibridazioa bilatzen duelako.

Mahaian Nueva Bauhaus europar proiektuan aktiboki parte hartzen duten edo Bilboko eta Bizkaiko kultur arloetan lan egiten duten erakundeek hartuko dute parte:

  • Fernando Perez, Azkuna Zentroko zuzendaria
  • Anna Ramos, Fundació Mies van der Rohe-ko zuzendaria
  • Roberto Gómez de la Iglesia, proiektuaren partnerra den Conexiones Improbables-eko zuzendaria
  • Idoia Postigo, proiektuaren partnerra den Bilbao Metropoli-30en zuzendaria

Izen-emateak:

https://forms.gle/KzETLwSpncxPi7eL8

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies