Bultzatu 2050

Bilbao Metropoli-30 Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak sustatutako Bultzatu 2050 Euskal Hiri Agenda definitzeko lantaldean parte hartzen ari da. Lantalde hori Trantsizio Sozialeko eta Agenda 2030eko Eragile Anitzeko Foroaren barruan kokatzen da.

Hiri-egitateari eremu Global eta Europarretik ematen zaion ikuspegi integratu eta integratzailea, “Hiri Agendak” deituriko “aterkipean” estrategiak ezarriz, Euskadiren kasu zehatzerako definituko da, hirietan esku hartzen duten eragile publiko eta pribatu guztiekin, beren jarduera-eremuetan garapen bidezko, zuzen eta iraunkorra bilatzen duten guztiekin, lankidetzan.

Hazkunde ekonomikoko, iraunkortasuneko eta gizarte-kohesioko aukerak eskaintzeko Euskadiko lurraldearen potentziala hobetzera zuzendutako politika publikoen sistematizazio-ahaleginaren, orientazio estrategikoaren eta koherentziaren emaitza da Bultzatu 2050 Euskadiko Hiri Agenda.