Bilbao Metropolitarra 2035. II. faseko bigarren txanda

2018ko azaro-abenduan, “Bilbao Metropolitarra 2035. Begirada bat etorkizunera” proiektuko Hausnarketa Estrategikoaren eta Agertokien Azterketaren II. faseko taldeen bileren
bigarren txanda garatzen ari da, urriaren 30ean egindako lehenaren ondoren.

Batzarren erronda honek talde bakoitzaren galdera kritikoa adosteko balio izan du, eta datozen urteetan galdera horri eragin diezaioketen zalantza kritikoak identifikatzeko. Horrez gain, egoera posibleen matrizera ailegatzea ahalbidetuko duten oinarrizko bi ardatz definitu dira sintesi lan batean.

Jarraian, talde bakoitza lantzen ari den gaien laburpena dago jasota:

  • Elkarlanean ongizatea sortzea; Velatiako Alejandro Ormazabal da buru:
    • Partaidetzazko enpresa-kudeaketa
    • Enpresak inguruarekin duen erantzukizuna
    • Enplegua, gizarteratzeko tresna gisa
    • Ingurumenarekiko errespetua
  • Sustainable future; Iberdrolako Francisco Olarreaga da buru:
    • Energia-autosufizientzia garbia
    • Hondakinen kudeaketa
    • Garraiobide efiziente konbinatua
    • Hirigintza eta eraikingintza arrazionalak
    • Ingurune naturala
  • Lurralde metropolitar lotua eta adimentsua; Euskadiko Parke Teknologikoen Sarearen Itziar Epalza da buru:
    • Sentsorizazio masiboa
    • Prozesamendua eta azterketa eskala handian
    • Datuen bitartez ezagutza sortzea
    • Segurtasuna, osasuna, mugikortasuna, ingurumena, gizarte-lotura, enplegua…
  • Enplegu sortzaile izango diren ekonomia berriak; Inguraldeko Eukene Bengoa da buru:
    • Ekonomia zirkularreranzko trantsizioa. Oztopoak eta aukerak.
    • Ekonomia zirkularraren eredua, enpleguaren hobi gisa.
    • Nola txertatu eredu zirkularra enpresa-estrategian.
    • Enpresa-hazkundea azeleratzea eta lehiakortasuna hobetzea.
  • Itsasadarra eta sareak; Caminos Euskadiko José Tesán da buru:
    • Ibaiaren kontzeptu metropolitarra
    • Asmo handikoak diren eta eragin ekonomikoa duten proiektuak
    • Ur laminen bidez, hiri eta ingurumen berroneratzearen eredua
  • Gobernantza partekatua espazio metropolitarretan; Bizkaiko Foru Alduldiaren Izaskun Artetxe da buru:
    • Kontzeptu metropolitarra indartzea: barne-kohesio handia duen gunea
    • Nazioartean erreferentziazkoa den espazio metropolitarra
    • Elkarlanerako lotura estua garatzea, munduko gune metropolitarrik aktiboenekin
  • Komunitatea; BBK Fundazioaren Gorka Martínez da buru:
    • Kohesio soziala
    • Genero berdintasuna
    • Immigrazioa
    • Belaunaldien arteko elkarrizketa
    • Zaintza, erantzukizun sozial gisa
  • Nortasuna eta hiria; UNESCO Etxeko Txabi Anuzita da buru:
    • Hiritarren partaidetza, hiria eraikitzeko
    • Kide izatearen zentzua
    • Soft planifikazioa (adina, generoa…)
    • Bizitasuna, sormena, anbizioa…