Bilbao Metropoli-30 eta Arizmendiarrieta Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmena

Alfonso Martínez Cearrak, Bilbao Metropoli-30eko zuzendari nagusiak, eta Juan Manuel Sindek, Arizmendiarrieta Fundazioko (AKF) presidenteak, hitzarmen bat sinatu dute “EAEn enpresaren eredu inklusibo parte-hartzailea garatu, hedatu eta ezartzeko talde bat eratzeko” urriaren 14an.

Akordioa BM-30en hausnarketa estrategikoaren barruan kokatzen da. Bertan, lan-ildoetako batek, “Ongizatea elkarrekin sortzea” izenekoak, enpresek ingurunean aberastasuna sortzeko konpromisoa eta erantzukizuna indartzeko mekanismoak sustatzea du helburu.

Bi erakundeek uste dute garrantzitsua dela euskal enpresen kudeaketa eraginkorragoa eta gizatiarragoa modu koordinatuan bultzatzea, pertsonek ongizatea izan dezaten enpresa-lehiakortasuna eta giza garapena uztartzeko.

Arizmendiarrieta Fundazioak Eusko Legebiltzarrean eta Nafarroako Parlamentuan onartutako ebazpenen bategitea (https://arizmendiarrietafunzioa.org/documentacion/hacia-un-modelo-inclusivo-participativo-de-empresa-mas-etico) eta bi erakundeek elkarlanean antolatutako mintegian landutako aldaera izango dira abiapuntua.

Zehazki, honako ekintza hauek hastea proposatzen da:

  • Proposatutako kudeaketa-sistemak zehazten eta horien ezarpenaren jarraipena egiteko adierazleak identifikatzen laguntzea.
  • Eredua hedatzeko politika publikoak eta balizko zerga-neurriak ematea.
  • Aurkezpen publiko eta pribatuak sustatzea erakundeei eta enpresa-arduradunei.
  • AKFk Nafarroan, Madrilen, Bruselan eta Erroman abian jarritako jardueren jarraipena egitea, tokian tokiko esperientzia horiek aprobetxatu ahal izateko.

Bi erakundeek interesa izan dezaketen erakunde publiko eta pribatuei emango diete ondorioen berri.

Ituna sinatzen den egunetik hiru urterako ezartzen da.

MIPE 2020 enpresaren Euskal Eredu inklusibo eta parte-hartzailearen ezaugarria:

MIPE2020