Bilbao Bizkaia Design Week-en mahai-ingurua

Azaroaren 19tik 26ra egingo den Bilbao Bizkaia Design Week ekimenaren esparruan, 24an mahai-inguru bat egin da online, 12:00etan, Bilbao Metropoli-30ek antolatuta, “Mundua aldatzen duen ekintzailetza enpatikoa” izenburupean.

Pandemiaren testuinguruan proiektu berritzaileak eta sortzaileak sortu dira, egoera sozioekonomikora egokitutako enpresa-ideia berriak sortzeko bidea eman dutenak. Ideia horiek hainbat arlotako (teknologikoak, solidarioak, artistikoak…) behar berriei erantzuten diete.

Horregatik guztiagatik, mahai inguru bat egitea proposatzen da, eskaintzen duten produktu edo zerbitzuan enpatia handia duten sormen-ekonomiaren arloko ekimenak sustatu dituzten hiru enpresarekin:

  • Teknologia enpatikoa: “Agurrak, hasta siempre” Beatriz Gázquez, 3D Social Movement. Koronabirusaren krisian hildako pertsonei agur esateko zerbitzu birtuala.
  • Ezagutza demokratizatzen: Blanca Mata, Irakurketa erraza.
  • Zaurgarritasuna hartzen: Txema Franco, Lantegi Batuak.



Bilbao Bizkaia Design Councilen (BiDC) helburua da sormenaren industria eta diseinua sustatzea, garapen ekonomikorako eta Bilbao eta Bizkaia nazioartean hedatzeko faktore baitira. 2013an sortu zen, eta Bilbok eta Bizkaiak diseinuaren eta sormen industriaren alde egin duten apustua berresten du, izan ere, eragile ekonomikoak eta nazioartean hedatzeko faktore dira. Bilboko Udalaz eta Bizkaiko Foru Aldundiaz gainera, 200 eragile eta enpresatik gora daude BiDCren barruan; guztiek ere hartuta dute hirian zein lurraldean sormen industria bultzatzeko konpromisoa. Bilbao Metropoli-30 BiDC Foroko kideetako bat da, eta Elkartearen zuzendari nagusia Kontseiluko kidea da.

Helburu hau du: etorkizuneko sektore horien garapena eta finkapena sustatzea, enplegua, bereziki gazteena, sortzeko potentzial handia baitute, eta horiek bultzatzea, nazioartean puntako kokapena lor dezaten, horrela, jarduera ekonomikoa eta talentua erakarriko baitute.

CXXV Encuentro BM30 Topaketa