Gure metropoliari epe luzerako ikuspegia emateko lanaren barruan, 2035 Hausnarketa Estrategikoa izeneko dokumentua prestatzen ari da gure Elkartea. Ekimen honetan, ehun erakunde baino gehiago daude lankidetzan.
Aurten, 2022an, 2035 Etorkizunari begira Topaketak izeneko ekimen berria abiaraziko dugu parte-hartzea sustatzeko asmoz. Hausnarketa Estrategikoan identifikatutako funtsezko aldagai bakoitzeko hausnarketa-taldeak sortuko ditugu, Bilbao Metropoli-30 elkartearen bazkideetako bat buru dutela. Gainera, arlo bakoitzeko aditu batek parte hartuko du.
Hilean behingo zortzi batzarreko zikloa antolatu dugu eta horietako bakoitza gai jakin bati eskainiko diogu. Topaketa horien helburua funtsezko aldagai bakoitzean aurrera egitea eta eztabaida parte-hartzailea sortzea izango da, bertan aurreikusitako helburuak lortzen lagundu dezaketen jarduerak definitzera bideratuta. Horretarako gonbidatu dugun adituaren ezagutza eta lankidetza izango ditugu.
Bilbao Metropoli-30 elkartearen kidea den erakunde bakoitzak dagokion talde bakoitzean ekitaldiari hasiera emango dio eta funtsezko aldagaiaren esparrua azaldu ondoren, gaiari buruzko aditu batek hari buruzko hitzaldia emango du.
Ondoren, Bilbao Metropoli-30 elkartea bere kideekiko eztabaida parte harkorraren moderatzailea izango da, aldagai bakoitzaren barruan aurreikusitako helburuak lortzen lagundu dezaketen jarduerak definitzera bideratuta. Horretarako, gonbidatu dugun adituaren ezagutza eta lankidetza izango ditugu.
2022ko martxoaren 2an, Euskalduna Bilbaon Fernando Irigoyenekin, Kutxabankeko Handizkako Negozioaren Zuzendari Nagusia, eta Ángel Castiñeirarekin, ESADEren Gizarte, Politika eta Jasangarritasun Saileko irakasle titularra.
Hezkuntzaren, prestakuntzaren eta enpleguaren aldagaia
2022ko apirilaren 6an Euskalduna Bilbaon Carlos Gorriarekin, Ipar Lurralde Zuzendaria BBVAn, eta Rafael Doménechekin, Ekonomia Azterketarako Arduraduna BBVA Reseach-en.
Hirigintza, lurralde eta azpiegitura jasangarrien aldagaia
2022ko maiatzaren 4an, 9:30etatik 11:00etara, Euskalduna Bilbaoko 3A aretoan, Asís Canales Iberdrolako Euskadiko ordezkari instituzionalarekin eta Raquel Paule Fundación Renovables fundazioko zuzendari nagusiarekin.
2022ko ekainaren 7an, asteartean, 12:30etatik 14:00ra, Euskalduna Bilbao-ko 3A aretoan izango da, Olatz Garamendi Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarekin eta Robert Krimmer Tartuko (Estonia) Unibertsitateko Skytte Institutuan Gobernu Elektronikoko Katedradunarekin.