Bilbao Metropolitarra 2035 Hausnarketa Estrategikoa eta Agertokien Analisia

Bilbao Metropoli-30 Elkarteak izaera parte-hartzailea duen 2035 Gogoeta  Estrategikoaren beste fase bat jarri zuen abian erakunde elkartuekin batera, 2017-18  ekitaldian proiektu horren aurrerapenak aurkeztu ondoren, 2018ko ekainaren 4ko  Ohiko eta Ezohiko Batzar Nagusian. Parte hartzeko prozesu hori hainbat lan-lerrotan  kokatu zen; lan-lerro horiek Bilbao Metropoli-30eko bazkideek egindako ekarpenetatik  sortu ziren, Bilboko metropoli-arlorako ezarritako etorkizuneko ikuspegiaren funtsezko  elementu estrategikoen barruan. Prozesu honen helburua da modu partekatuan  hausnartzea, etorkizuneko helburuak aztertzea eta gako-aldagai bakoitzaren barruko  ildo estrategikoen inguruko proiektu zehatzak proposatzea. Horretarako, hainbat talde osatu ziren.

Marko horretan, eta 2018ko urriaren 30eko irteera-bileratik aurrera, gai bakoitzarekin  harreman zuzena zuten eragile instituzional, sozioekonomiko, akademiko eta gizarte  zibilaren ordezkatzaileei dei egin zitzaien, ezagutza partekatzeko eta partekatutako  gogoeta horretan zehazten ziren helburu estrategikoak lortzen lagunduko zuten helburuak eta ekimenak proposatzeko. Hori aurrera eramateko, talde hauek eratu  ziren: Ongizatea batera sortzea; Sustainable future; Metropoli-lurralde interkonektatu  eta adimentsua; Enplegua sortzen duten ekonomia berriak; Itsasadarra eta sareak; Gobernantza partekatua metropoli-espazioetan; Komunitatea; Nortasuna eta hiria.

Bilbao Metropolitarra 2035 Hausnarketa Estrategikoa eta Agertokien Analisia” dokumentua.