“Praktika onak: euskara lanean” mahai ingurua

Elkargo Ekin jardueren laugarren edizioan, hiru hizlari gonbidatu izan ditugu “Praktika onak: Euskara lanean” mahai-ingurua osatzeko. Haiei esker, industria, gizarte hezkuntza eta justizia arloko esperientziak jaso ahal izan ditugu.
Andoaingo PLASTIGAUR enpresako Euskara Batzordekideko talde eragileak 2020-2024 Euskara Plana azaldu digu.
Euskadiko Birgizarteratze Institutuaren ordezkariak, Izaskun De la Rúa Madrazok, 2015etik hona egindako aurrera pausuen berri eman digu.
Jaime Elias abokatuak, azkenik, Euskadiko epaitegietako hizkuntza egoera ez normalizatuan sakondu du.

Antolatzailea: BasquePRO Elkargoak Euskaraz
Bilbao Metropoli 30en ekimena elkargo parte-hartzaileekin batera:

  • Bizkaiko Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala
  • Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsua
  • Euskal Ekonomistak
  • Bizkaiko Graduatu Sozialen Elkargo Ofiziala
  • Bizkaiko Arkitektoen Elkargo Ofiziala
  • Bizkaiko Haginlarien Elkargo Ofiziala
  • Bizkaiko Psikologia Elkargoa
  • Euskadiko Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Elkargoa
  • Euskadiko Herrilanetako Ingeniari Teknikoen Elkargoa

Sare sozialetan: @elkargoeus