Inbertsio-kulturaren sustapenari buruzko BasquePROren jardunaldia

Erakunde publikoak hainbat urtez aritu dira ekintzailetzaren kultura sustatzeko lanean, baina ekintzaileek duten kezka nagusietako bat hau da: euren proiektuak nola finantzatu; nolanahi ere, gero eta finantziazio-aukera sofistikatuago gehiago ditugu, eta horrek inbertsio-aukerak irekitzen dizkie inbertitzaile potentzialei, aukera tradizionalen aldean ezberdinak direnak.

Orkestraren Crecer+ inbertitzaileen sarea, Seed Capital Bizkaiaren Crowfunding Bizkaia Plataformarekin batera, kultura inbertitzailea sustatzeko lan egiten ari da gizarteko beste kolektibo batzuekin, besteak beste, Elkargo Profesionalekin. Beraz, BasquePRO Elkargoak ekimenaren bitartez, urriaren 29an inbertsio-kulturaren sentsibilizazioari eta sustapenari buruzko jardunaldi bat egin da Bizkaiko Industri Ingeniarien Elkargo Ofizialean.