C Encuentro BM30 Topaketa

C_topaketaEmakunderen Berdintasun Foroaren barruan, 2015eko azaroaren 26an, CEBEKen eta Bilbao Metropoli-30 Elkartearen arteko topaketa egin da. Bertan aritu dira Izaskun Landaida (Emakunderen zuzendaria), José Antonio Garrido (Bilbao Metropoli-30 Elkarteko presidentea) eta Iñaki Garcinuño (CEBEKeko presidentea). Ondoren, euren ikuspuntua azaldu dute ACICAEren zuzendari nagusia den Inés Anituak eta TISA Congresos erakundearen eta AEDko (Emakume Enpresaburu eta Zuzendarien Elkartea) presidentea den Matilde Elexpuruk.

Topaketaren izenburua “Emakumearen rola eta protagonismoa, enpresan” da.

Aurretik, urriaren 1ean, Emakundek Berdintasun Foroa aurkeztu zuen, “Berdintasunak aurrerantz garamatza. Eman urratsa” izenburupean. Bilbao Metropoli-30 Elkarteak 2011tik darama Berdintasun Foroan parte hartzen.