Bilbao Convention Bureau

Bilbao Convention Bureau-k Bilbo modu askotako enpresa eta asoziazio batzar topaleku gisa sustatzeko eginkizuna du. Ildo honetatik, antolatzaileentzako aliatu estrategikoa da gero eta sofistikatuagoak diren behar guztiei arreta jarri eta erantzuten dielarik.

2022ko abenduaren 14an egin da Bilbao Convention Bureauren Batzar Orokorra, eta Bilbao Metropolitarra Birbizteko Elkartea kide gisa joan da. 2021. urteko MICE jardueraren balantzea egin da, 2022eko jardueraren mugarri nagusiak eta 2023rako aurreikuspenak berrikusi dira. Bilbao Convention Bureauko enpresei egindako inkestaren emaitzak aurkeztu dira ere.