Zuzendariorde

Bilbao Metropoli-30 elkartearen Zuzendariorde Nagusia.

Politika Zientzietan lizentziatua (Nazioarteko Harremanen espezialitatean) eta ASESCO elkarteak Coach izendatua, bai norbanako zein taldeena. Psikologiaren arloko Ikerketa Masterra Erakunde Jokabidearen inguruan eta egun, Psikologia Gradua egiten UNEDen.

Prestakuntza zabala, Oxfordeko Unibertsitatea, London School of Economics eta Berkeleyko Unibertsitatea (Kalifornia – AEB) bezalako unibertsitate europar zein estatubatuarrak barne hartzen dituena.

25 urteko nazioarteko eskarmentua hiri-plangintzarako estrategietan, eta hizkuntza-gaitasuna gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez.

Ia Bilbao Metropolitarra Birbizteko Elkartearen sorreratik bertatik (Bilbao Metropoli-30), 1991n, Bilboko metropolialdeko Plan Estrategiko Metropolitarra eta planean berean gehitu ziren ekimen estrategikoak sustatzeaz arduratu da, baita proiektu eta ekimen zehatzak garatzeaz ere.

Bilboko garapen proiektu nagusiak kudeatu ditu nazioartean (Estatu Batuak, Txina, Latinoamerika, Europa…), eta Bizkaiko Foru Aldundiko nazioarteko sustapen-ekitaldiak antolatzen lagundu du.

Hausnarketa estrategikoko eta herri eta sektore mailako agertokien azterketako proiektuak garatzen ditu, etorkizunerako estrategiak diseinatzen laguntzen duten metodologia gisa. Era berean, Bogotáko Hirigune Tradizionalerako Zonako Planeko Aholkularitza Teknikoan hartu zuen parte nazioarteko aditu gisa, Bogotáko Alkatetza Handirako Garapeneko Banku Interamerikarrak babestuta.

Bere eginahal profesionalean pertsonarteko harremanek ezinbesteko garrantzia dutenez, adimen emozionalaren, trebetasun sozialaren eta taldeen kudeaketa eta motibazioaren inguruko prestakuntza-moduluak ematen ditu, 25 urte baino gehiagoko ibilbide profesionalean zehar eskuratutako gaitasunak eta gai horien inguruko prestakuntza zabala ezagutaraziz.