Orain pertsonak

Biziberritze prozesuak etapa berri bati ekiten dio, azpiegitura estrategikoen oinarri zabala sendotu ostean. Bertan, balio sozial berrituei esker, prozesua gailurrera eraman ahal izango da. Horrela, Bilbao Metropolitarra eta, hedaduraz, Euskadi, Europako inguru aurreratu eta lehiakorrenen artean egongo dira. Azpiegiturak nabarmentzetik pertsonak nabarmentzera pasatzea da inflexio-puntua. Bilboren etorkizuna balioen gizartea osatzean datza.

Testuinguru honetan aurkeztu zen 2005eko urtarrilean “Orain, pertsonak” hausnarketa, eta Bilboko metropolialdeari zuzendutako balio estrategikoak aztertu eta finkatzeko asmoz Bilbao Metropoli-30 Elkarteak egindako lana erakutsi zen. Gizarte batean balioak garatzeko prozesuak estrategia mailakatua eskatzen du. Balio horiek garatuko badira, etengabeko hobekuntza prozesu bat planteatu beharko da. Prozesu horren helburua, halaber, hauxe izango da: biztanleriaren gero eta ehuneko handiago batek giltzarri diren balioak identifikatu, ulertu eta onartu behar ditu. Horretarako, komenigarria da jomuga batzuk finkatzen joatea, adibidez, Bilbon 2006. urtean egindako Hirien Garapenerako Balioen Foroa. Bertan, BPIKI (berrikuntza, profesionaltasuna, identitatea, komunitatea, irekiera) akronimoan jasotako bost balioak jorratu ziren.

Informazio gehiago: ‘OrainPertsonak’ (PDF)