Bilbao Metropolitarra 2035. II. faseko hirugarren txanda

Azaro-abenduan, Hausnarketa Estrategikoaren eta Egoeren Analisiaren II. Fasea hasi ostean, Erakundeak talde-batzarren bigarren erronda egin du. Zortzi taldeak Bilbao Metropolitarra 2035-erako funtsezko aldagaien gaineko tematikak lantzen ari dira.

Batzarren erronda honek talde bakoitzaren galdera kritikoa adosteko balio izan du, eta datozen urteetan galdera horri eragin diezaioketen zalantza kritikoak identifikatzeko. Horrez gain, egoera posibleen matrizera ailegatzea ahalbidetuko duten oinarrizko bi ardatz definitu dira sintesi lan batean.

Urtarril-otsailean egoeren analisia garatzeko batzarren hirugarren erronda egin da. Batzarren helburua talde bakoitzaren lau egoera posibleak sakon definitzea izango da, baita taldeen inplikazioa, eragina eta Bilbao Metropolitarrak etorkizuneko egoera posible horiei aurre egiteko lerro estrategikoen proposamena ere.

Lerro estrategiko horiek oinarri izango dira proiektuak definitzerakoan. Proiektuok ekimen zehatz bilakatuko ditu Bilbao Metropoli-30ek, 2019ko irailetik aurrera bazkideekin elkarlanean garatzeko.



Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

CERRAR
Menú de Navegación