Gasteizko Mercedes-Benz Ingeniaritza Dibisioa

Bilbao Metropoli-30 elkartearen zuzendari nagusiak Gasteizko Mercedes-Benz Ingeniaritza Dibisioari harrera egin zion elkartean ekainaren 12an, eta Bilboren eraldaketa eta Bilbao Metropolitarra 2035 hausnarketa estrategikoaren prozesua aurkeztu zion. Mercedes-Benz fabrikaren Vitoria-Gasteizko plantako azaleraren garapen estrategikoaz arduratzen da Ingeniaritza Dibisioa. Gaur egun, 5.000 langile ditu, eta urtean 135.000 ibilgailu baino gehiago ekoizten ditu.

Dibisioa osatzen duten pertsonek interes berezia agertu zuten Bilboko garapen estrategikoaren ikuspegiaren inguruan eta bidean dagoen eraldaketa digitalaren ondorioz enpresek biziko dituzten aldaketa-ereduen inguruan.