BasquePRO

1991tik 2000ra artean azpiegiturei eskainitako zikloa amaitu ondoren, Bilbao Metropolitarra suspertzeko prozesua eta Bilbao Metropoli-30 elkartearen lana idealak gauzatu daitezkeen hiri-eredu bat eraikitzera daude bideratuta. Bertan, ideia onek bat egingo dute, ideia horiek sustatu egingo dira eta errealitate bihurtuko dira, komunitate osoaren probetxurako.

Hori guztia egiteko, azpiegituren paradigma balioengatik aldatuko dugu; horietako bostek izaera estrategikoa dute: berrikuntza, profesionaltasuna, identitatea, komunitatea eta irekitzea.

Bilbao Metropoli-30 elkartearen XX. urteurrena zela-eta 2011n abian jarri zenetik, Elkartea profesionaltasunari loturiko BasquePRO proiektuan ari da lanean, gure etorkizunaren balio paradigmatiko gisa. BasquePRO proiektuak pertsonen eta horien balioen garrantzia eta ideiak edukitzeko, proiektuak abiarazteko, amets egiteko, pasioarekin lan egiteko, sakrifikatzeko eta arriskuak hartzeko gaitasuna azpimarratzen ditu, etorkizuneko garapenerako gako estrategiko gisa.

Proiektu honen barruan, Bilbao Metropoli-30 elkarteak lanean jarraituko du bere bazkideekin, profesionaltasunaren balioa sustatzera bideratutako interes orokorreko ekimenetan.

Zentzu horretan, BasquePRO Elkargoak delakoan garatzen ari diren jarduerak aipatu beharra dago. BasquePRO sortu zenetik, Bilbao Metropoli-30 elkarteak oso estu lan egiten du Elkargo Profesionalen sarearekin. Sareak 50.000 elkargokide inguru ditu Euskadin. Sareak interes orokorreko proiektuetan elkarlanean aritzeko aukera ematea du helburu. Indar batuketa horrek ordezkatzen duten gizarte zibila hobeto artikulatzea dakar; izan ere, profesionalei beren bizitza-ziklo osoan lagundu diezaieketen erakundeak dira.

BasquePRO proiektuaren barruan garatutako ekimen gehienak hurrengo bi atal hauen barruan daude:



Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

CERRAR
Menú de Navegación