BasquePRO Elkargoak-en networking ekitaldia

BasquePRO Elkargoak garatzen dituen jardueren barruan, ekintzailetza babesteko elkargoen plataforma batean lan egitea erabaki dute elkargo profesionalek, elkargo-ehundurak plazaratutako behar bati erantzuna emanez.

Horren harira, BasquePRO Elkargoak erakundeko Elkargo profesionalek galdetegia osatu dute, eta elkargokideen artean zabaldu, ekintzaileak izan diren pertsonen edo euren ibilbideko uneren batean ekintzailetza garapen profesionalean ordezko aukeratzat hartu duten pertsonen profila ezagutu ahal izateko. Galdetegi horretan eskuratutako emaitzek BasquePRO Elkargoak erakundeak era partekatuan garatu nahi dituen jarduera batzuetarako oinarriak finkatu ditu. Jarduera horietako bat azaroaren 18an Bizkaiko Jaurerriko Abokatuen Elkargoaren egoitzan egin den networking ekitaldia da, hain zuzen.

elakrgoak-noticia