BasquePRO Elkargoak. Elkargo arteko networking saioa

BasquePRO Elkargoak garatzen dituen jardueren barruan, ekintzailetza babesteko elkargoen plataforma batean lan egitea erabaki dute elkargo profesionalek, elkargo-ehundurak plazaratutako behar bati erantzuna emanez.

Horren harira, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuak ekintzailetza-esperientzietan oinarrituta azaroaren 30ean antolatutako elkargo arteko lehen ekitaldiaren ondoren, elkargoko networking-erako deialdia egin da honako izenburupean: “Profesionalen artean proiektuak hibridatzen”; apirilaren 25ean 18:00etan izan da, Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Elkargoan.

Deialdi honen helburua espazio bat eskaintzea da, harremanak ezartzeko eta ideia ekintzaileen sorkuntzaren eta garapenaren esparruan lanbideek dituzten aukerak ikusarazteko. Jarduera hau BasquePRO Elkargoak ekimenaren barruan dago, elkargoko networking-erako ekitaldi-ziklo baten baitan.