ANDREkintzailea programaren VI. edizioa

Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak emakume enpresaburuei zuzendutako ANDREkintzailea programa antolatu du, emakumeek zuzendutako enpresak sendotzeko laguntzeko. Programa Bilbao Metropoli-30 elkarteak koordinatzen du, eta haren garapenean Bizkaiko AED-Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak eta EmakumeEkin elkarteak parte hartzen dute.

ANDREkintzailea 2019ko maiatzetik 2020ko martxora bitartean garatuko da, eta lidergoari, estrategia digitalari, ekonomia, finantza eta merkataritzako kudeaketari eta sormenari buruzko esperientzien inguruan lan egingo da. Gainera, networkingerako espazioak izango ditu eta coaching eta mentoringeko saioak egingo dira. Bizkaiko Foru Aldundiak osorik finantzatzen du programa, eta, beraz, ez dago inolako kosturik parte hartzaileentzat. Saio gehienak bi ordukoak izaten dira.

ANDREkintzailea 2019-20 programaren zirriborroa.

Maiatzaren 8an, goizeko 11:00etan, informazio-saio bat egongo da BEAZen (Sabino Arana, 8 – Bilbo). Informazio-saioak gehienez ere ordubete iraungo du. Interesatuta bazaude, mesedez eskatzen dizugu erantsitako estekan izena eman dezazula: https://forms.gle/b5GA3tGkNq84jyme6



Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

CERRAR
Menú de Navegación